SAN INAZIYUK
Uztailak 31: SAN INAZIO EGUNA
Goizean prosezioa egoten da soreasuko parrokian. Udaletxeko korporazioa egoten da presente kalejiran.
Nahi duenarentzan eguerdian bakailao txapelketa egoten da plazan.
Gazteok txomingeroen bazkaria izaten dugu erdi kalean. Turistas mozorrotzen gara eta bakailau jana egiten dugu.
4rak aldera sokamuturra egoten da kaleetan zehar.
ABUZTUAK 1: BANDERA JATXIERA
Festetako azken eguna izaten da eta ordurako pott eginda egoten gara herritarrok. Hala eta guztiz ere Loiolako basilikan mesa nagusia izaten da eta horretarako lehendakaria presente egoten da urtero.
Festa hauei amaiera emateko gaueko 12etan bandera jatxiera izaten da plazan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario