domingo, 11 de noviembre de 2012


                          SANTO TOMASAK!!!                

Azpeitin beste Euskal Herriko hainbat tokitan bezala ere Donosti, Bilbo ... ospatzen ditugu geure Santo Tomasak.

Plazan txosnak egoten dira ikastola ezberdinetakoak edo hainbat erakundeetakoak nola ahala dantza eskola,  zaparraye... Dirua biltzeko modu erraz eta azkarra izaten da hauxe kurtso bukaerako bidaietarako ... Egun honetan jende asko biltzen da Azpeitin bai bertakoak eta kanpotik ere jende asko etortzen da  taloa txistorrarekin jatera...

Gau partean dantza sueltoko  txapelketa izaten da presente enparantza nagusian.

Beste hainbat herrietan ez bezala Azpeitiar guztiok ez dugu ohitura galdu  baserritarrez jazteko txikienetik hasita heldutaraino.

Egun hau  herri giro euskaldun paregabean egoteko zoragarria izaten da.


                                       ( Euskadiko txapeldu Azpeitiarrak , Maialen Aldalur eta Amets Amubieta)




No hay comentarios:

Publicar un comentario