sábado, 1 de diciembre de 2012

 AZPEITIRI BURUZ HAU GUZTIA KONTATU ETA GERO ESPERO DUT GOGO BIZIZ EGONGO ZARELA HERRI POLIT ETA XARMAGARRI HAU BISITATZEKO.

ZUEN BISITAREN ZAIN 

ALA BAZAN ALA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA IRTEN DADILA AZPEITIKO ENPARANTZAN!!!

ESKERRIK ASKOOOOOOOOO


domingo, 25 de noviembre de 2012



LOIOLAKO SANTUTEGIA


San Ignazio 1556. urtean Erroman hil zenean, haren jaiotetxearen entzutea piztu zen, 1567an barnealdean mezak egitea onartzeraino. 1609an santu egiteko prozesua amaitu zenean, benetako Santutegi bihurtu zen. Tokiaren garrantzia handitu egin zen San Ignazio Loiolakoa Guipuzkoako zaindari izendatu zutenean 1610 urtean.
1681. urtean Jesusen lagunhandiak Carlo Fontanari eskatu zion arkitektura multzo berriaren proiektua: jatorrizko dorretxea, eliza eta jesulagunen egoitza batuko zituena. Garai hartan, Carlo Fontana Erromako arkitekto ospetsuena zen. Eskaera baino hiru urte lehenago, Koliseoan eraiki behako zen Eliza Garailearen proiektua bururatu zuen, Loiolako elizaren antzekoa. Nahiz eta Fontanak eraikin osoa bururatu, ez zen Gipuzkoan inoiz agertu. Horregatik eta burutze prozesu luzeagatik, proiektuak aldaketa batzuk izan zituen eraikuntza lanetan zehar. Carlo Fontanak  arkitektoaren dizipulua izan zen eta Santa Maria dell'Asunzione elizaren proiektuan lan egin zuen Ariccian Italian. Hau oinplano biribileko eliza kupuladuna da, alboko bi kanpai dorre txikiekin, Erromako eran.

EZAUGARRIAK
Santutegiaren oinplanoa laukizuzena  da, eliza biribila alde luzearen erdialdean kokatua. Elizaren aurrealdean fatxada planotik irteten den arkupea eta harmailadia ditu. Laukizuzenaren beste aldean jangela, jangelaurrea eta sukaldea daude, fatxadako planotik kanpo ere bai.
Etxe Santua, hau da Loiolatarren dorretxea, eskuin hegalean dago, ia tenpluari itsatsia. Lau ataleko eskailera monumentalak, eskailera zabalekoa eta mailadi leunekoa, ataria eta goiko solairuak lotzen ditu, alde batetik gelak eta bestetik dorretxera emanez.
Basilikaren arkupea erdi puntuko hiru arkukoa da, zutabeak ordena elkartukoak eta zokalo handiaren gainean ezarria. Argi ikusten da Santa Maria Aricciako elizaren eragina, arkupe mota honen erabileran, hiru arkuz zulatutako horma bailitzan. Fatxadako frontoi zabalean Espainiako harmarria ageri da, Carrarako haitzurdinean landua.Kupularen danborra, zortzi leiho laukizuzenek zulatua, akroteradun piramide erraldoiez inguratua dago. Kupula, zortzi zerrenda lauekin zatitua, linterna handi batez itxita dago.




Azpeitiko Santutegi honek histori luzea du atzeatik eta Azpeitiko lekurik politenetakoa da hauxe.