domingo, 14 de octubre de 2012


       KARNABALAK !!!

Dakigun bezela karnabalak ez dute data zehatzik edukitzen Aste Santuak baino 40 egun lehenago ospatzen dira. Azpeitin  aste horretako igande eta astelehenean ospatzen ditugu jai bereziak.  Ez dira inondik inora ere Tolosako Karnabaletara hulbiltzen baina  berain ikuttu berezia daukate hauek ere.



Karnabalak baino astebete lehenago Azpeitin kaldereroen gaua ospatzen dugu. Bakoitza bere ijito eta trapu zaharrenekin irtetzen da kalera urrezko  objetu guztiak gainean dituela. Lapiko eta koilara batez lagundurik. Kaleetan zehar abesten joaten dira kaldereroen  abestiak.





IGANDE KARNABALA AZPEITIN: TXIKITEO ELEGANTE EGUNA,

Goizen goizetik hasten da giro Azpeitiko kaleetan hain zuzen ere 10rrak aldera.  Egun honetako berezitasuna jantziak izaten dira. Mutilena ohiko da trajez baina neskena ez da edozein gala egunetan janztekoa. Hain zuzen ere epokako jantziak dira. Ohikoa da 15urte inguruan neskak janzten hastea. Normalean joztunak  zure neurrira bereziki eginiko trajeak izaten dira. Oso garestiak izaten dira eta zure bizitza osorako balio dizuna izaten da normalean.

Goizean jendea poteatzen ari den bitartean dantzariak ibiltzen dira kaleetan zehar  giro paregabea jartzen. Jarraian Kuadrilen argazkiak hasten dira oso ohikoa da kuadrilek beraien argazkia ateratzea enparantza nagusian eta ondoren kide guztiak jatetxe batera joatea bazkaltzera.







Arratsaldean 4retatik 8retan sokamuturra ibiltzen da kaleetan zehar.



ASTELEHEN KARNABALA: MOZORROEN EGUNA

Beste hainbat herrietan bezala ere Azpeitin mozorroen eguna ospatzen dugu eguardian umeen desfilea egoten da musika eskolaren eta udal musika bandaren laguntzaz.

Arratsaldean sokamuturra izaten da kaleetan.




Gauean  bakoitza bere etxetik mozorro berezi eta arraroekin irtetzen gara  festa gau on bat pasatzeko asmoz. Mozorro txapelketa ere izaten da eta ondoren sari banaketa.