San Inazio festak 3 egunetan ospatzen dira Uzatailak 30, 31 eta Abuztuak 1.
UZTAILAK 30: BEZPERA
Eguerdiko 12:00 etan txupinazoa izaten da plazan. Horretarako udaletxeko balkoitik pregoia botatzen da lehenago. Kabezudo, gigante, dantzari eta udal musika bandak lagunduriko unea izaten da. Txupinazoa bota ondoren herriko gazte guztiok geure kamixeta arroxa gainean daramagularik marea arrox bat sortzen dugu kalejila erraldoi bat egiteko elektro txaranga batek lagunduta. Kalejira horretan zaharren egotzan geldiune bat egiten dugu eta beste hainbat plazetan.
Ondoren kuadrila bakoitzak bere erara poteatzen du herrian zehar 3rak arte. Gazte guztiok plazan elkartzen gara bazkari erraldoi bat egiteko paella goxoaz lagundurik.
(Marea arroxako kanta)
Arratsaldean zezenen txanda izaten da Korrida alegia. Azpeitiar asko eta asko zezen zale amorratuak dira eta horrelako egun berezi batean ezinezkoa da zezenak ez egotea beraz zezen plazan korridak egoten dira. Normalean oso jende ezaguna etortzen da zezenketa hauetara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario