domingo, 7 de octubre de 2012





SAN SEBASTIANAK !!!

URTARRILAK 19: HANDIEN DANBORRADA

Urtarrilak 19 gauean handien danborrada ospatzen da Azpeitian. Festa hau  Azpeitiko parrokiko patroia dela eta ospatzen dira, Soreasuko  San Sebastian.

Desfile hau 27 taldek osatzen dute. Danbor joleez gain 2 kantinera eta abandera batek  burutzen dute taldea eta danborrak zuzentzeko zuzendaria egoten da. Talde gehienak sozidadeetako jendea izaten da baina badaude hainbat erakundeetakoak ere dantza taldekoak, mendizaleena...

Urtarrilak 19 gauean hasten da guztia. Musika kaleetan zehar eta danbor otsak ugari. Kale guztietatik ibili ondoren plazan elkartzen dira.  Urtetik urtera arazo gehiago daude plazan elkartzerako orduan zeren talde berriak sortzen ari dira eta zaila izaten da guztientzako tokia bilatzea. Azpeitia den herri txikiarentzako jende asko biltzen da egun horretan plazan 1300pertsona inguru . Gaueko 12:00 etan izaten da momenturik hunkigarriena San Sebastian martxa bandak zuzenean plazan jotzen duenean. San sebastian martxa , sarriegirena jo ondoren jarraian Jose Luis Frantsezenaren Soreasuko Sebastian jotzen dute hau ere hunkigarria azpeitiarrontzat.

Taborrada honetako beste puntu haipagarriena jantziak dira. Bakoitzak du bere historia du . Balio handiko trajeak izaten dira.




URTARRILAK 20: TXIKIEN DANBORRADA

Goizean 10rrak inguru horretan sokamuturra egoten da plazatik 12ak arte. Hamabietan bakoitza bere lekutik irteten da kalejira egiteko handiek aurreko egunean egin zuten modura. Txikienean taldea gutxiago daude 13inguru ikastoletakoak, musika eskolakoak, dantza eskolakoak... Taldeak berdin egituraturik daude tanbor taldea bere zuzendariarekin eta kantinera parea bere abanderadunarekin. Txikien tanborradan aldiz talde guztien azkenean karroza egoten da urtero gai baten inguruan dena.

Eguardiko ordubatean izaten da San Sebastian martxa eta Soreasuko Sebastian jotzeko ordua. Kanta hauetaz gozatzeko orduan pasa eta gero  bakoitza bere haserako tokietara buelatzen da desfilea amaitutzat emanez.




No hay comentarios:

Publicar un comentario