Mostrando entradas con la etiqueta SAN INAZIYUK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta SAN INAZIYUK. Mostrar todas las entradas

domingo, 4 de noviembre de 2012

           SAN INAZIYUK            

Uztailak 31: SAN INAZIO EGUNA  

Goizean prosezioa egoten da soreasuko parrokian. Udaletxeko korporazioa egoten da  presente kalejiran.

Nahi duenarentzan eguerdian bakailao txapelketa egoten da plazan.

Gazteok txomingeroen bazkaria izaten dugu erdi kalean. Turistas mozorrotzen gara eta bakailau jana egiten dugu.

4rak aldera sokamuturra egoten da kaleetan zehar.





ABUZTUAK 1: BANDERA JATXIERA

Festetako azken eguna izaten da eta ordurako pott eginda egoten gara herritarrok. Hala eta guztiz ere Loiolako basilikan mesa nagusia izaten da eta horretarako lehendakaria presente egoten da urtero. 

Festa hauei amaiera emateko  gaueko 12etan bandera jatxiera izaten da plazan.




domingo, 28 de octubre de 2012

             SAN INAZIYUK          

San Inazio festak 3 egunetan ospatzen dira  Uzatailak 30, 31 eta Abuztuak 1.

UZTAILAK 30: BEZPERA

Eguerdiko 12:00 etan txupinazoa izaten da plazan. Horretarako udaletxeko balkoitik pregoia botatzen da lehenago. Kabezudo, gigante, dantzari eta udal musika bandak lagunduriko unea izaten da. Txupinazoa bota ondoren herriko gazte guztiok geure kamixeta arroxa gainean daramagularik marea arrox bat sortzen dugu kalejila erraldoi bat egiteko  elektro txaranga batek lagunduta. Kalejira horretan zaharren egotzan geldiune bat egiten dugu eta beste hainbat plazetan.

Ondoren kuadrila bakoitzak bere erara poteatzen du herrian zehar  3rak arte. Gazte guztiok plazan elkartzen gara bazkari erraldoi bat egiteko paella goxoaz lagundurik.



                                                 (Marea arroxako kanta)

Arratsaldean zezenen txanda izaten da Korrida alegia. Azpeitiar asko eta asko zezen zale amorratuak dira eta horrelako egun berezi batean ezinezkoa da zezenak ez egotea beraz zezen plazan korridak egoten dira. Normalean oso jende ezaguna etortzen da zezenketa hauetara.